Ataunen mitoak bizirik

"Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua"

1.981an sortu zen JENTILEN ETORRERA eta BI URTEZ BEHIN, azaroaren lehen aste buruan, ospatzen da.           

Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen da ospakizun eta ikuskizun berezi hau.     

   

Herriaren sinesmen, kontu zahar eta leiendak daude oinarrian: MITOAK. Mitologia oso barruan bai dauka jendeak Ataunen. Inguruaren interpretazioa: erabat sinetsita batzuetan eta jendearen entretenigarri beste batzuetan. Hau izan zen antolatzaileontzat, honelako ekimen bati heltzeko sustrai edo arrazoi nagusia.

           Txikitatik entzun, sinestarazi eta amestutako kontu zaharrak. Gure aitona-amonak eta gurasoek azaltzen ziguten istorio eta ipuin harrigarriak gaur egun kasi apenas ezagutzen dira. Mundu magiko hura desagertzear dago eta guk eutsi egin nahi diogu edo ta gutxienez behintzat ezagutarazi gure ondorengoei.

            Horrela, herriko seme kuttun eta euskal etnologo ospetsuena izan zen JOXEMIEL BARANDIARANek batez ere bildu eta jaso zizkigun hainbat istorio, kontakizun, esaunda eta leku mitologiko, urtez urte azaltzen eta jendeari iristen ahalegintzen gara. Helduak, gustura egoten dira aspaldiko garaira itzultzen direlako eta haurrak liluraturik mundu berri bat sortzen zaielako. Barandiaran

            Ahoz aho eta mendez mende iritsi dira JENTIL, SORGIN, TORTO, AZTI, BASAJAUN, SAMARTIN TXIKI, MARIMUNDUKO, KIXMI eta beste pertsonaia mitologiko. Hauek denak biltzen ditu Jentilen Etorrerak. Oso presente egon bai dira beti sinesmen eta kontu zahar horiek Ataunen. Gaur oraindik JENTIL edo eta JENTIL ONDORENGO deitzen zaie, Ataungo zenbait auzokideei.           

HISTORIA

Jentil eta kristauen arteko harremanak, ezin konponduak, elkarren beharra, ohitura aldaketak, erlijio eta sinesmen desberdinak, ... pasarte amaigabeak egingo zuten handik aurreragokoa.  Horrela bi mundu zeharo desberdin agertzen dira gure begietara:                       

Alde batetik, JENTILAK ditugu mendi-goi, harpe eta kobazuloetan, beraien sinesmen eta ohiturekin.           

Bestetik berriz, KRISTAUAK, beheko errekondo eta zelai haranetan, sinesmen eta fede berriarekin.Lehena eta Oraina. Joana eta Geroa aurrez aurre.

Erdian KIXMI.


jentilen etorrera 1EKITALDIA
Ekitaldiak bi zati nabarmen ditu: KALE IBILALDIA eta IKUSKIZUNA.Lehenengo zatia ONGI ETORRIA eta KALE IBILALDIArena da. Eguzkia ezkutatzean, JENTILAK, larruzko jantziekin eta zuzien argiarekin, jaisten dira menditik. Beraiekin batera SORGINAK.


HERRIAN, Udaletxe aurrean, Alkatea buru dutela, Erretorea, medikua, Eskribaua, Samartin Txiki eta herritarrak zain. Alde bakoitzak bereari eutsi nahi baina denak elkarren beharrean. Denak ATAUNDAR.Bertan lehen hartu emana eta Ongi Etorria. Ondoren, desfilea eta herriko kaleetan bandoa joz, IKUSKIZUNA egiten den lekura joaten dira, denak batera.


jentilen etorrera 3KALE IBILALDIA

            Desfilean, Jentilak, Sorginak eta Herritarrak, denak, hartzen dute parte. Herria ordezkatzen dutenen artean, garai bakoitzeko pertsonaien jantzi, lanabes eta bizimodua ahalik eta modu egokienean errekuperatu nahi izaten dugu. Baserritarra gurdia idiekin bultzatuz edo eta errementeria, artzaina, talogileak, ... Garai bateko bizimoduaren erakustoki egokia bihurtzen da.
Aipagarria bihurtzen da benetan pregoilariaren lana izan ere bere bandoak jendearen parrak eta algarak sortarazten bai ditu. Gaur egun tradizio eta fama handiko ospakizuna bihurtu da herrian eta Goierriko bailaran. Hori bai da urtetik urtera etortzen den ikuslegoaren erantzunak ikuskizunak duen arrakastak adierazten diguna.           

Urte hauetan zehar, herritar ugarik hartu edo hartzen du parte JENTILEN ETORRERAn.Bataz beste, ikuskizunean, antzerkian, desfilean eta antolaketa lanetan 120-140 bat herritarrek parte hartzen dute aldioro.


jentilen etorrera 2

IKUSKIZUN BERRIA ALDIORO

            Ikuskizunean, mitologian oinarritutako bi pasarte edo leienda antzezten dira, urtero desberdinak. Ahal dela, Ataun berarekin zerikusia duten esaunda zaharrak hartzen badira ere gaitzat Euskal Herri osoan ezagunak diren pasarteak dira gehienak eta hauek urtero ematen digute aukera gauza berriren bat egiteko.

            Pasarteen errepresentazioa aberatsagoa izan dadin ikuskizuna, herriko abesbatzaren eta dantza taldearen parte hartzearekin hornitzen da. Baita ere bertsok eta koplak ez dira falta izaten.

            Iraupena 60’-70’ izaten du. Argiztaketa eta soinu ekipamendu beharrak, handiak dira.            


Ataunen bertan jasotako ipuin, leienda, kontu zahar eta pasadizoak daude JENTILEN ETORRERAren oinarrian. Gehienak, JOXEMIEL BARANDIARAN zenak jaso eta gorde zizkigunak.

            Euskal Mitologiako pertsonaiak Ataungo kaleetan. JENTILAK, SAMARTIN TXIKI, BASAJAUNA, TORTO, ZEZENGORRIAK, SORGINAK, eta herriko agintariak dira protagonista. Mendian bizi diren Jentilak eta herriko kristauak aurrez aurre. Batzuetan haserre, beste batzuetan adiskide. BI ZIBILIZAZIO AURREZ AURRE. LEHENA ETA ORAINA.Bi mundu beste MUNDU HAUNDI BATEAN:MITOLOJIAN. Gugan irauten duen bitartean inoiz hilko ez den MUNDU HARRIGARRIA.

EUSKARA

            Ikuskizuna erabat euskaraz egiten da. ATAUNgo EUSKERA eta euskara BATUA erabiltzen ditugu. Pasarte gehienetan Ataungoa erabiltzen dugu gehiengoz, galtzear dauden HITZ eta ESAERA ugari jasoz eta erabiliz, hori ere geroz eta egoera larriagoan bai dago. Batua sarreretarako eta narratzailearen beste aurkezpenetarako erabiltzen dugu.

ZAINDU DITZAGUN GEUREAK DIRENAK

        

“JENTILAK eta KRISTAUAK”

JENTILAK:
Aio, aio, (Aio, Aio)aio Jentil, Basajaun, Mari.Aio, aio, Dama, Sugar,Iraunsuge, Ilargi.Agur Akelarre, agur Sorgin,Ostri, Lur, Su eta UrAgur Lami, agur Gaueko, agur Aide, agur Adur.
KRISTAUAK:
Kaixo, kaixo, (Kaixo, Kaixo) Kaixo Jentil ta Basajaunak. Utzi narru, esne-errekak, eta harpe ilunak. Ekarri indarra ta gariadakizuten dena,bat eginik senda’zagunsorgin zaharren, zauri zahar hau ...
   

                       

            DENAK:

                                               Batera, batera, denak batera,

                                               KIXMI eta AKERRA,

                                               ZUZENA ta OKERRA,

                                               BATERA, BATERA,

                                               DENOK BAT GERA.