Zezengorri kobazuloetan bizi den izakia da. Behi edo zezen gorriaren itxura hartzen du eta Mariren bizilekuak zaintzen ditu. Mari bera dela uste duenik ere bada. Ohar bedi zezenak Europa hegoaldeko kultura guztian garrantzia handia izan duela.