Mari (edo Marimunduko Ataunen) jainkosa izadiko erregina da. Gehienetan emakume gorputzarekin eta aurpegiarekin irudikatu da, dotore jantzita (usuenik gorriz). Zuhaitz, arrano, behi edo suzko emakume gisara ere agertzen da. Sugaar da bere bikotekidea. Hainbat menditako leizeetan bizi da (Larrunarri, Murumendi…)