"Joxemiel Barandiaranek jaso zuen mundu magikoa, ataundarrek antzeztua"

1.981an sortu zen JENTILEN ETORRERA eta BI URTEZ BEHIN, azaroaren lehen aste buruan, ospatzen da.           

Euskal mitologian eta esaera zaharretan oinarritzen da ospakizun eta ikuskizun berezi hau.     

Ohitura Zaharren Eguna garai bateko lanbide eta bizibideei keinu bat da. Gure aurrekoei errespetuz eta begirunez gugatik egin dutena eskertzeko modu bat. Iragana ahaztu gabe gaurkoei garai hura gogorarazteko eta ezagutzeko modu bat.

Garai bateko ipuin eta leienda harrigarrien munduan sartuko gara Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan.


Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango ditugu lagun bidean zehar. Horretarako, garai bateko herri-bidean, oinez egingo dugu Barandiaran Museotik abiatu eta San Martingo plazara, 3 kilometroko ibilaldi harrigarri eta sorpresaz betea. Pertsona helduek, gazteek eta haurrek lasai asko egin dezakete ibilaldia.

               Aralarko parke naturalean, Lizarrustitik abiatu eta Alleku azpitik egiten den ibilaldia da hau. Pagadi, orbel eta goroldioaren lurraldea. Ataunen, Gipuzkoan, baina Nafarroaren muga-mugan. Bidean zehar, urrats batzuk Nafarroan egiten dira ...

Natura maite dugunontzat, inguru ederra benetan. Basoak, larreak, leizeak, kobazuloak, hegaztiak, piztiak, abere basatiak....

Gure betiko janari hau suspertu eta zabaldu nahian, Mondejuak nola egin! ikastaroak antolatutzen ditugu. 

San Martinetan, Ataungo Mondeju Beltza Lehiaketa antolatuko oi dugu.

Bertan parte hartzea bultzatu nahian alde batetik eta bestalde behar bada janari hau egiteko ohitura geroz eta urriagoa denez, gure bizimodutik desagertzear ia, egoki ikuten dugu ikastaro bat antolatzea.

IPUIN LEHIAKETA

Euskal mitologiaren inguruan eta ardatz hartuta ipuin berrien bitartez mundo magiko hau suspertu eta bultzatzea da helburua. Ataungo txokoen inguruak eta izenak, pertsonaiak (Jentilak, sorginak, apaiza, Samartintxiki, Akerbeltz…),… gaurkora ekarri.

MARIMUNDUKOren eskutik ipuinen mundu miresgarrian eta leienden lurraldean murgilduko zara.

Ipuin harrigarriak ! Barregarriak batzuetan, beldurgarriak besteetan. Belaunaldiz-belaunaldi, iturri zaharretik ur berria edanez, aiton-amonek gau luzeetan, sutondoan kontatzen zituzten ipuinak.