Badator III. Jentilbaratza marrazki lehiaketa! Azaroaren 3an, ostirala, 16:00etatik 17:30etara bitartean Joxemiel Barandiaran herri ikastetxean izango gara.

Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 6.mailara bitarteko (biak barne) ikasle ATAUNDARREK parte hartu ahal izango dute.

Hartu zuen koloretako arkatzak, margoak, errotulagailuak eta jarri martxan zuen irudimena Ataungo txoko eta pertsonai mitologikoen marrazkiak egiteko!

Animatu eta parte hartu!