2017 jentilen etorrera webMakina bat urte daramatzagu Jentilen Etorrera antolatzen, eta aurten ere, azaroaren 4an, larunbatean etorriko dira jentilak.


San Martingo plazan egingo da ekitaldiaren hasiera, Herritarrek Jentilei egingo dien harrerarekin, 18:15ean. Ondoren, Auzoeta kiroldegira joango direlarik kale ibilaldia eginez.


Antzerkia Auzoeta kiroldegian egingo da. Bi saio izango dira. 19:00etan eta 21:00etan. Sarrera DOHAINIK da, azaroaren 4an sarrerak eskuratzeko aukera egongo delarik, edo aurrez erreserbatzeko aukera ere dago (antzerkia egingo den egunean jasotzeko aukera izango delarik).

SARRERAK AURREZ ERRESERBATZEKO

Gure elkartekidea den Jon Aizpurua Barandiaranek, Bizkaiko Dima herrian, ATAUNGO JENTILAK hitzaldia emango du Urriaren 13an 19:00tan.

- Eguna: Urriaren 13an
- Ordua: 19:00
- Lekua: Jubilatuen elkartea (Plaza ondoan)